Lagunduko didazu? Ver

Gaztelania

2019ko azaroaren 15a

Kaixo! 

Laster, urtero egiten duen maratoi solidarioaren hogeigarren edizioa burutuko du EiTBek. Edizio honetan, haur-minbiziaren aurkako borrokarako diru-bilketa egingo da. Vital Fundaziotik ekimen horrekin bat egin nahi dugu, ekintza oso berezi baten eskutik.

Datorren abenduaren 1ean, 13:30ean, Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan zain izango gaituzu, haur-minbiziaren aurka abesteko. Ahotsak programako abesbatza finalistak izango dira gurekin, eta gure lurraldeko klasiko bat abestuko dugu haiekin batera, hau da Lau Teilatu. Gainera, Julian Iantzi ere izango dugu bertan, bera izango baita gure zeremonia-maisua.

Lau Teilatu abestiaren letra ikusi

oroigarrizko Buff-a
Egun horretan gurekin dagoen pertsona bakoitzeko dohaintza bat egingo dugu EiTB Maratoirako. Gainera, ekintza honen oroigarrizko Buff-a* emango dugu.

Lagunduko diguzu? Abestea laguntzea da-eta.

Haur-minbiziaren aurkako borrokak ahots asko behar ditu.


Bideoa ikusi

Vitoria-Gasteizko
Andre Maria Zuriaren plaza

Datorren igandean abenduak 1
13:30etik aurrera.

EiTB Maratoiarekin elkarlanean egindako jarduera da hau.

Telemaratoia

Dabilela ahoz aho!

*Buff-ak erregistrorik egin gabe entregatuko dira. Ale kopuru mugatua.